nuestra-historia-offequipos-de-laboratorio-offinstalaciones-maquinaria-offmejora-continua-off

Jatorria: mende batetik gorako tradizio familiarra burdinan eta altzairuan fabrikatzen

Iruñeko Astibia familiarena da Electroaceros enpresa. Astibia abizena burdinaren munduari lotuta dago aspaldidanik, 1535etik gordetako zenbait agiritan jasotakoaren arabera Nafarroako Leitza herriko burdinola zaharrenetako baten izena baita. Leitza, Iruñeko merindadetik gertu dauden beste herri batzuk bezala, burdina-tradizio handiko herria izan da betidanik. Hamar bat burdinolen hondarrak mantentzen ditu. Pascual Madozen Hiztegi Geografikoaren arabera (1845-1850), Leitzan “zortzi aizkora-sutegi zeuden, oso famatuak Nafarroa eta Gipuzkoa osoan ".

Leitzako Juan Fermín Astibia Zabaleta (1878-1969) jaunarenak dira, hain zuzen ere, Astibia familiaren industria-tradiziori buruz topatu diren hurbileko aztarnak. 1903an, Fermín Astibiak eta haren anaietako batek, Franciscok, nekazaritza-makineriako tailer-aroztegia ireki zuten Iruñeko Sanduandia kalean, eta gutxi barru, negozioa zabaldu eta gertu zeukaten Nafarroako hiriburuko Kale Nagusira eraman zuten.

Anaiaren heriotza goiztiarrarekin, Fermín Astibiak bere kontura jarraitu zuen, eta 1914an nekazaritzako makineriaren eraikuntza-negozioa San Juan auzo iruindarrera eraman zuen.

1970ean, bost hamarkada baino gehiago toki berean igarota, nekazaritzako makineriaren enpresa (“FA” markakoa, 1931tik aurrera erregistratuta) Mendillorri udal-barrutira lekualdatu zen (gaur Iruñako auzoa) eta jarduera hura mantendu zuen pasadan mendeko 90eko hamarkadaren erdialdera arte.

historia-1

Electroaceros enpresaren lehenengo instalazioen ikuspegia Etxabakoitzen (Nafarroa) 1940ko hamarkada

historia-21960 baino lehenagoko propaganda-liburuxken azalak eta argazkiak, Electroaceros-en egindako zenbait makinenak.

 

Electroaceros FA

Fermín Astibiaren familiaren eta haren nekazaritza-makineriako negozioaren baitan, 1941ean, haren semeetako batek, Carlos Astibia Irure iruindarrak (1908-1981), “Electroaceros FA” enpresa sortu zuen. Electroaceros enpresaren lehenengo instalazioak Etxabakoitzen eraiki ziren, Iruñeko hego-ekialdean. Negozio berria martxan jartzeko, Carlos Astibiak arku zuzeneko labe trifasikoa diseinatu zuen altzairuzko txatarra galdatzeko erregulazio-sistema elektro-hidrauliko original batekin. Hasierako instalazio haiek burdinurtua galdatzeko kubilote bat zeramaten.

Altzairurtu-piezak enpresa askorentzat galdatzeaz gainera, Eletroaceros enpresak Fermín Astibiak bere garaian sortu zuen nekazaritza-makineria fabrikatzen jarraitu zuen, eta goldeen piezak eta beste makina batzuk ekoiztu zituen, ordura arte burdinurtuzkoak eta forjazkoak zirenak. Lehenengo hamarkadetan Electroaceros enpresak berezko diseinuko makineria ere fabrikatu zuen (Electroaceros FA markakoa); bereziki, tamaina txikiko garabi-besoak, nekazaritzako atoiak, eskorga jasogailuak, pentsuak eta zementua fabrikatzeko nahasgailuak, granuladoreak, disko-goldeak eta futbol-zelaietarako makina zanpatzaileak.

Electroaceros enpresaren galdaketa-tailerrak Etxabakoitzen egon ziren 1961era arte, eta, gero, Mendillorrira lekualdatu ziren, Iruñeko ekialdean; enpresak bertan igaro zuen bere historiaren bigarren etapa. Carlos Astibia Irure hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran erretiratu zen, eta, haren semeetako batek, Fermín Astibia Ayerra industria-ingeniariak, hartu zuen zuzendaritza. Harrezkero, semea izan da industria-sektore honek hamarkadetan zehar jasan dituen zailtasunei eta aldaketa sakonei aurre egiteko enpresako atal ezberdinen berritze-lan garrantzitsuen arduraduna eta arima. 1990eko hamarkadaren amaieran Mendillorriko lurren urbanizazioak instalazioen lekualdatze berria ekarri zuen berekin. 2000az geroztik, Electroaceros S. A. Nafarroako hiriburuko Agustinos-Soltxate industrialdean dago. Enpresa eratzen duen giza taldeak erronka eta hobekuntza berriak planteatzen ditu 75 urte inguruko ibilbidea egin eta gero.

Humberto Astibia, Iruna, 2015eko urtarrila

historia-3FA 2 labe elektrikoa Etxabakoitzeko fabrikaren barruan, 1941 inguruan.

historia-4

Eskuinean, Electroaceros enpresaren eraikinen eraikuntza Mendillorrin (Nafarroa), 1960 inguruan. Goian, ezkerrean, instalazioen kanpoaldea airetik ikusita, 1990eko hamarkadan.

Ezkerrean, galdaketa-lanetan, 1970eko eta 1990eko hamarkadetan. Jarraian, Electroaceros enpresaren galdaketa-linea (arku-labea eta indukzio-labea) eta moldekatze-linea, 1990eko hamarkadan.