Electroaceros enpresak karbonora altzairurtutako piezak eta altzairu aleatuak eta herdoilgaitzak fabrikatzen ditu harean eginiko moldaketa-prozesuen bidez.
Urteko produkzio-ahalmena pieza gordinaren 2000 tona metriko ingurukoa da. Fabrikatutako piezen pisua pieza garbiaren 1 kilo eta 1800 kilo artekoa da.
Electroaceros sortu zenetik, gure xedea bezeroen beharrei erantzutea eta egunerokoan emaitzarik onenak lor ditzaten produkturik hoberenak eskaintzea izan da. Eta emaitza horiek hobetzea da gure xedea, sektorean daukagun esperientziari eta bezeroarenganako harreman pertsonalean sortzen doazen beharrei erantzuteko profesionaltasunari esker.
Gure hobetzeko espirituak prozesuetan eta instalazioetan etengabeko hobekuntza baten alde apustu egitera eraman gaitu, eta horrek bezeroaren nahiak betetzen laguntzen digu, produktuaren kalitateari eta emate-epeari dagokienez. Horregatik, zure konplizitatea izaten jarraitu nahiko genuke, elkarrekin aurrera egiteko.