ELECTROACEROS, S.A. enpresaren misioa honetan datza: bezeroek eskatutakoari jarraiki industria-sektore ezberdinetarako piezak altzairurtuan galdatzea, lehiakorrak izatea bezeroaren beharrei erantzunez, eta produktuen kalitatea eta zerbitzua bermatzea ingurumena errespetatuz betiere.
Gure orainaren eta etorkizunaren oinarria dira. Gure ideiak, ahalegina, ilusioa, eta garatzeko eta ikasteko ahalmena irudikatzen dute.
Gure esfortzuaren eta ahalmenaren emaitza hautemangarria dira. Erakundearen irudia eta kalitatea erakusten dituzte.
Funtsezko erreferentzia dira egungo gizartera egokitzeko.
Gure bezeroak guztiz asebetetzeko, gure produktuen eta zerbitzuen kalitatea etengabeko erreferentzia izan behar da.
Lan oro bezeroarengan edo kontsumitzailearengan pentsatuz egin behar da, eta erakundearen jarduerak merkatuaren beharrei erantzuteko bideratu behar dira.
Denen interesaren bilaketa izan behar da harremanaren funtsa, hizkera irekia eta zintzoa erabiliz horretarako, gure estrategietan eta prozesuetan barneratzeko.
ELECTROACEROS, S.A. enpresan, ingurumenaren babesarekin gero eta sentsibilizatuagoa dagoen gizartearen eskaerari eta industria-sektorearen lehiakortasun handiagoari erantzunez, ingurumenarekiko konpromiso hori hartu dugu, eta ekoizpen-prozesu guztietan ingurumenaren printzipioak errespetatzen ditugu.
Bezeroen eskakizunak betetzea, adostutako baldintza guztiei (kalitatea, prezioa, epeak, etab.) eta gure jarduerari eragiten dioten legeei eta arauei arreta emanez eta haiek errespetatuz.
Gure arrakastaren gakoa etengabeko hobekuntza aplikatzea da Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren eraginkortasunean, produktuen prozesuan eta enpresaren antolamendu-jardueran, eta, bestalde, beharrezko baliabideak hornitzea gure jardueraren garapenerako, erakundeko kide guztien laguntzarekin.
Kalitate-helburuak ezartzea beharrezkotzat jotzen diren prozesuetan eta jardueretan. Erakundearen prozesu ezberdinei eginiko jarraipenetan prozesu-adierazleen analisia eta eboluzioa aurrera eramango dira.
Haren hedapena eta ulermena (bileretan, lantaldeetan, etab., Kalitatezko Politika honi buruz) oinarria da gure Kalitatearen Kudeaketa Sisteman hezten ditugun egungo eta etorkizuneko langile guztien motibaziorako eta integraziorako.
Gure jardueren ondorioz ingurumenari egindako kaltea ahalik eta gehien prebenitzea eta murriztea. Gure jarduerari aplika dakiokeen ingurumenaren legedia betetzea, eta erakundeak hitzeman ditzakeen beste betekizunak ere bai, hornitzaileen, azpikontratisten eta beste erakundeen laguntza ukaezinarekin. Gure langileak informatzea, prestatzea eta sentsibilizatzea haien lanpostuarekin zerikusia daukaten ingurumen-aspektuetan, eta ekologikoki eraginkorrak diren prozesuak eta produktuak aztertzea eta aplikatzea.
Kalitatearen Politika hau eraginkorra izateko eta etengabe eguneratzeko helburuarekin, Zuzendaritzak sistematikoki berrikusten du, eta, hala badagokio, eguneratu egiten du.